Udaberrian halabeharrez jasan genuen inprobisazioa udazkenean bueltan datorkigu berriz ere! Eusko Jaurlaritzak eta bere Hezkuntza Departamentuak sekulako triskantza prestatu digu aurtengo ikasturterako. Hasia da jada, hainbat zentro ixten hasi diren honetan. Kurtsoa hasi eta 2-3 astetara.
Hitz gutxitan azalduta, gobernuak ez du neurririk hartu, baizik eta irizpide batzuk eman zentroei, bertan neurriak har ditzaten. Ondoren inongo berrikuspenik egin gabe. Zentroetan, zuzendaritza irakaslegoaren esku uzten da, ez epidemiologoenean. Gobernuaren estilo faltak ere ez du arazo honen irtenbidean laguntzen.
Kontestu honetan, irailaren 15ean irakaslegoak greba deitu du, ikaslegoak bat egin duelarik. Gobernuak, noski, 3 gauza esan ditu: gehiegizkoa dela, politikoa dela, eta ez duela inork burutu.
Honetaz hitz egiteko, Mujika eskolako gurasoen elkartekoInes izango dugu gurekin, bertako arazo berezi eta larrietaz hitz egiteko. Kaltetuenak, umeak! Erkidegoko arazo orokorretaz hitz egiteko, Ikamasortu berri den antolakundeko Irati izan dugu (bigarren hezkuntzako euskal ikasle sindikatua), LAB Irakaskuntzako Sarairekin batera.
Geldialdi bat egingo dugu garbiketa zerbitzuan, hain ezinbestekoa dena (zerbitzu minimoak %100ean jarri dira) eta horren alboratuta dagoena. Subkontrata madarikatuak...
Ondoren, magazinea entzuteko aukera izango duzue, hainbat gai jorratuko ditugularik azaletik.
Hau da irratsaioan entzungo duzuen musika: