Bihar, Elgetan erabakiko da Joseba Ezkurdiak zein izango duen aurkari hilaren 7an, San Fermin egunez. Bertan Laso eta Peña arituko dira nor baino nor gehiago, aurrekoan Lekeition aritu ziren buruz buru eta hor Bizkarretakoa gailendu zen.Horrez gain, gaur hasi da goi mailako arraun denboraldia bai Euskotren eta baita Eusko Label ligan ere. Bertako sailkapenak eta biharko txandak ere aipatuko dizkizuegu.Azkenik, gaur izan da Frantziako Tourreko bigarren etapa eta gaurko sailkapena eta orokorra nola geratu den ere errepasatuko dugu.