Bart jokatu zen Etxebarrin pilota profesionaleko Masters Caixabank txapelketako bigarren jardunaldiko lehen partida. Bertan Ezkurdiak eta Mariezkurrenak Irribarria eta Albisu izan zituzten aurkari eta horren inguruko analisia egingo dugu.Pilota profesionalean ere gaur jokatuko dute Ermuan Masters Caixabank txapelketako bigarren jardunaldiko bigarren partida. Bertan Urrutikoetxea Rezusta eta Altuna Imaz bikoteak izango dira nor baino nor gehiago eta horren partidaurrekoa egingo dugu.Arraunean, Eusko Label Ligako jardunaldia izan zen bart Santurtzin. Bertako emaitzak ere emango dizkizuegu.Bart bukatu zen Frantziako Tourra, eta sailkapen nagusiaren eta Pariseko azken etaparen emaitzak ere emango dizkizuegu.