Pilota profesionalean, Masters Caixabank txapelketa aurrera doa eta gaur asteazkenez Huercanosen izango da bigarren jardunaldiko hirugarren partida. Lasok debuta egingo du txapelketan Martija bizkartzainarekin eta Jaka eta Zabaleta bikote sendoa izango dute aurrean.Partida honen partidaurrekoa egingo dugu gaurko atalean.Pilotarekin jarraituz, afizionatu mailan Papelera Zikuñaga txapelketa jokatzen ari da Hernanin, eta bertan gaurko egunez izandako emaitzen berri ere emango dizuegu.Futbolean, Emakumezkoen eurokopan, lehen finalerdia jokatu da eta Ingalaterra eta Suedia izan dira nor baino nor gehiago. Bertan gertatutakoaren berri ere emango dugu.Txirrindularitzan, emakumezkoen Frantziako Tourrean hirugarren etapa jokatu da, eta etapako sailkapenaren eta sailkapen nagusiaren berri ere emango dugu.