Brasiletik abiatu dira itsas espedizioan doazen ontziak eta halako batean itsasoa kolorez aldatu dela ikusi dute . Rio de la Plata-n sartu dira eta ur gezarekin topo egin duelako da. Magallaesek mesedeko tratua du Eskifaiako Portugalgo herrikideekiko eta horrek aginpide handia ematen dio. Gaztelako gizonek aldiz maiz jasotzen dituzte tratu txarrak. Elikadura urritzen ari da eta gizonei ematen zaien partea murriztu egin behar da. Matxinadak sortzeko arriskua handituko da ordea eta liskarrak eskuarki sortzen dira ontzietan. Juan Sebastian Elkanorentzat gauzak okertu egin dira.