Halako batean espezieen uhartera heldu dira itsas espedizioko kideak. Uhartean Almanzor erregeak egin die harrera ongi-etorria emanez. Elkanoren gida liburuan jasota geratu dira hark esandako hitzak, bai eta Moluka uharteetako biztanleen egunerokoa ere. Espezia ugari dituzte, ez ordea bestelako osagai eta elikagaiak eta horregatik behar dute trukean aritu. Traizioaren beldur eta arriskua ordea, agerikoa da uharteko agintari eta kanpotik datozenen artean. Errezeloa ulertzekoa da izan dituzten aurrekariekin. Corana-ren gainean zin eginez lotzen dituzte akordioak.