Juan Sebastian Elkano kapitainak, Carlos enperadoreari eskifaiako kideei merezi duten saria emateko eskatzen ari da Kanforra Perlak, Iltzea eta Kanela dakartzate besteak beste, hiru urte etxetik kanpora eta nekaldiz-nekaldi ibili diren marinelek. Salbak jaurtiz egin zieten harrera San Lucarrera iritsi orduko eta eskifaia Katedralera abiatuko da onik iritsi direlako eskerrak ematera.
Carlos V. erregeak Valladoliden egin nahi izan zion ongi etorria Elkanori. Ekarri zituzten espezieak bere begiekin ikusi nahi zituen enperadoreak, areago , egin zituzten akordioak luzerakoak zirela ziurtatu.