Look for any podcast host, guest or anyone

Listen

Description

"Ahots beldurraraziak", EITB podkast atarian Memoria Eraikiz izen burupean abiatzen dugun podcastaren lehen atala da. EITB mediak gogora institutuarekin elkarlanean abiatu duen ekimena da, memoria, bizikidetza eta giza eskubideen defentsan. Podcastean bilduko diren edukiak, askatasuna, berdintasuna eta giza duintasunaren balioak leheneratzeko eta sustatzeko helburua dute. 
Lehen atal honetan, kargu publikoetan izan ziren zinegotziek bizi izan zutena biltzen da. 90eko hamarkadan, ETAk sufrimendua gizarteratzeko estrategia martxan jarri zuen. Ordutik eta bere amaierara arte, 500 zinegotzik baino gehiagok jazarpen-kanpaina iraunkor bat izan zuten beren herrietan. Zinegotzi horietako batzuk "ahots beldurraraziak" dira. Hamahiru urte baino gehiago iraun zuen egoeraren lekukoak.
Jasandako jazarpenak etxeko ateak zeharkatu zituen. Hara iristen ziren tentsioz betetako osoko bilkuren oihartzunak, kaleko irainak, eta heriotza-mehatxuak. Eskoltarekin eta beldurrez bizi izan ziren, erakunde armatuaren helburua baitziren, eta, zeharka, beren familia osoa.
Hala ere, hain barneratua genuen errealitate horrek gogoetarako ahotsak ere eskaintzen digu.

Podcasta, New Digital Media Euskadik ekoitzi du EiTB Media eta Gogora institutuarentzat.