"Rock Radical Vasco" – euskal rock erradikala 1983ko urriaren 22an jaio zen. Egun horretan, Tuteran egindako NATOren aurkako jaialdian rock talde batzuk bildu ziren. Denak ziren euskaldunak eta haien kantak erradikalak ziren, 80ko hamarkadako egoera soziopolitiko nahasiaren isla: gazteen langabezia, drogen kontsumoa, desilusio politikoa, kaleko mobilizazioa, terrorismoaren garai gogorrena...
Gizartearen aldaketa aldarrikatzen zuen belaunaldi baten musika izan zen, baina horrek ez du esan nahi mugimendu honetara ikuspegi kritikotik hurbiltzerik ez dugunik.
Memoria eraikiz podcasta, EiTB Media eta Gogora institutuarentzat ekoitzi du New Digital Media Euskadik.