Naiara Zamarreño eta Ander Iriarteren arteko topaketa biltzen du Memoria Eraikiz podcastaren atal honek. Naiararen aita, Manuel Zamarreño, ETAk 1998an hil zuen Errenteriako PPko zinegotzia zela. Ander berriz, Joxe Iriarte "Bikila"ren semea da, 1960-2014 urteen artean torturak eta tratu txarrak jasan zituen pertsonen txostenean jasotzen da bere tortura kasua. Memoria berreskuratzeko ahaleginak elkartu ditu biak. Naiarak "Adi-Adian" programan kolaboratzen du, eskolaz eskola biktima hezitzaileen programan, eta Ander "Karpeta Urdinak" ekimenaren zuzendaria da. Biak elkartu eta bakoitzaren historia partekatu eta elkarrekin hausnartu dute etorkizuneko euskal belaunaldietara iritsi beharko zukeen kontakizunari buruz. Ezinbesteko ikasketa da beraientzat, belaunaldi berriekikoa.
Memoria Eraikiz podcasta, New Digital Media Euskadik ekoitzi du EITB Media eta Gogorarentzat.