Look for any podcast host, guest or anyone

Listen

Description

Ez da interes faltaz, baina itxura batean DBHko ikasleek ezer gutxi dakite ETAk, GALek eta Estatu indarkeriak Euskal Herrian utzitako gertakariei buruz. Adi Adian programaren bidez biktimen testigantza zuzenak eskolan bertan jaso dituztenean, nabarmena izan da gertakariekiko izan duten jarrera aldaketa. Memoria Eraikiz podcastaren atal honetan Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako hezkuntza programan parte hartu duten irakasle, ikasle eta biktimen testigantzak jaso dira. Aitor Elorriaga, Urtuellako San Felix ikastolako Zuzendaria, Eneko Larrea Amorebieta-Etxanoko Lauaxeta ikastolako irakaslea, Naiara Zamarreño, Manuel zamarrenoren alaba, Ainhize San Andres Begoñazpi Ikastolako ikasle ohia eta Araitz Peña Mallona Lauaxeta ikastolako ikasle ohiarenak hain zuzen ere. 

EITB podkastek eskaintzen dizun podcasta, New Digital Media Euskadik ekoiztua da EITB Media eta Gogorarentzat.