Sei hamarkada joan dira Ordena Publikorako Epaitegia sortu zenetik. Auzitegi frankistak, errepresioa zuen helburua eta erakunde hark epaitu eta zigortu zituenen ahotsak jaso ditugu Memoria Eraikiz Podcastaren atal honetan. Biktima hauek TOPen eskuetan epaitu aurreko militantzia, klandestinitatea, atxiloketaren arrazoia azaldu digute Amaia, Mikel eta Emiliok. Bizi izandako galdeketak eta, kasu batzuetan, Brigada Politiko-Sozialaren aginduz espetxeratu aurretik jasan zituzten torturen testigantza gordinak.
Amaia Aseginolaza, (E.T.A) "Euskadi-ta Askatasuna"ko kide izan zen eta Mikel Irazusta eta Enrique Mardaras EGI-koak (Euzko Gaztedi).
New Digital Media Euskadik ekoiztu du Memoria Eraikiz podcasta EITB Media eta Gogora-rentzat.