Emiliano arrantzalea esku hutsik itzuli da etxera, eta esan du: "Esker txarreko itsasoa! Bazter utzi nau." Maxek, bere seme itsuak, berarekin arrantzara joan nahi du eta elkarrekin lanean eta umore onez, emaitza oparoa izan dute."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeek dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.