Matiasek gauero nekarazten ditu bere gurasoak, itsumustuan agertzen denean haien ohean. Beldur handia du bakarrik geratzeko. Izebak azaldu dio, mamua ere beldur dela eta horregatik azaltzen dela lagun bila."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeek dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.