Alan ikasturte erdian hasi da eskolara. Lehen mailako lagunen aurrean aurkeztu da. Euskara eta frantsesa nahastu egiten ditu esaldietan. Lola, Sara, eta Federiko ditu lagun eta azaldu die, berak bi ama dituela. Batak Lucia dauka izena eta besteak Dominique. Eta hazi baten bidez jaio zela bera."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeek dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.