Listen

Description

Eskolako haurrak hiriko lakura eraman dituzte eta natura nork sortu zuen aztertzen ari dira. Big bang, Pachamama eta Jainkoa zer eta nor diren jakin dute guztiek."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeek dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.