Look for any podcast host, guest or anyone

Listen

Description

Valeria beldur da kanpoan dabilen piztiarekin. Agintariek etxean babestuta egoteko eskatu dute. Valeriak espazio ontzi bat egin du eta gurasoekin gorde da bertan modu dibertigarrian."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeek dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.