Julianak badaki oihu egiten. Trebatu ere egin da bere lagunekin. Izan ere badaki, ezezagun bat hurbiltzen bazaio, eta berak nahi ez duela ukitzen hasten bazaio, oihu egitea duela onena."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeek dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.