San Franciskokoak 3 eta 2 aurreratu dira finaletan. Stephen Curry-k erakutsi die bidea eta Andrew Wiggins sorpresa faktore gisa agertu da azken neurketan Warriors-i lehenengoz aldea emateko kanporaketan. Bostonek bere harrotasunari eta orain arte NBA-ko Playoff-etan erakutsitakoari eusten die amesten jarraitzeko.
Azken txanpan sartuta gaude, podcastaren zortzigarren atalean.