Listen

Description

Depresioaren gaiak asko batzen ditu Iñigo Antsorregi eta Garazi Olaizola, Korapiloak podcastaren laugarren ataleko gonbidatua.
Garazik anorexia nerbiosoaren diagnostikoa jaso zuen. Horren ondoren, depresioa iritsi zen. Horren ondoren… denok ezagutu dugun pandemia alu hori. Guzti honen baturak, zulo beltz baten zurrunbiloan murgildu zuen Garazi. Gaztea izan arren, heldutasun handiarekin egin zion aurre egoerari, eta terapiari, familiari eta lagunei esker. Gaur egun hobeto dago; "ahots hori itzultzen den arren".