Maria Zunzunegi elkarrizketatu du IƱigo Antsorregik Korapiloak podcastaren bederatzigarren atalean. Bere psikologoa! Mahaiaren aldeak trukatu dituzte, elkarrekin elkarrizketa goxo eta atseginean murgiltzeko.
Mariari, anorexia diagnostikatu zioten hamairu urte zituela. Ia hamar urteko borroka suposatu zuen berarentzat. Gaur egun, psikologoa da eta "mahaiaren beste aldean" dihardu. Lehen eta hirugarren pertsonan bizitakoak ekarri ditu podcasteko mikrofonoetara.