Listen

Description

Mikel Idoate elkarrizketatu du IƱigo Antsorregik Korapiloak podcastaren hamaikagarren atalean.
Pilotaria izateagatik ezagutu genuen Mikel Idoate, baina gaur egun, kantxetatik guztiz urrundu gabe, beste lan batean dihardu: Izarra izeneko beilatokian. Heriotza eta dolua eguneroko ogia duen lanbidea barrutik ezagutu nahi izan du Antsorregik, eta Idoatek xehetasunak eta gakoak eman dizkio. Baita hiruzpalau hausnarketa ere. Izan ere, lehenago edo beranduago, guztioi iritsiko baitzaigu bai heriotza baita dolua ere.