Listen

Description

Marijo Lopez, Iñigo Antsorregik "Korapiloak" podcastaren hamazazpigarren atalean gonbidatu duena. Marijo, 22 urterekin taberna bat ireki ostean, alkohola egunero edaten hasi zen, bestelako drogak kontsumitzeaz gain. 29 urte zituela, osteopata batek ispiluaren aurrean jarri zuen. "Zure adineko alaba bat dut. Zure itxura balu, nazka emango lidake". Esaldi gogor horrek "klik" bat eragin zion buruan, eta droga guztiak utzi zituen. Alkohola izan ezik…
Urte askoren ostean, eta psikologo batek "edale soziala" zela esan ondoren, AERGI elkartera iritsi zen Marijo. Han jabetu zen zein zen errealitatea:  alkoholismoaren zuloan zegoen.
7 urteren ondoren, eta errehabilitazio prozesu gogor baten ostean, alkoholik edan gabe bizi da Marijo. "Lehen alkoholak definitzen zuen nolakoa nintzen. Orain ez". Hala ere, euskal gizarteak alkoholarekin arazo larria duela uste du.