Listen

Description

Nola ez, Gernikako pilotalekuan elkartu ditugu Juan Antonio Zabala eta Xabier Barandika puntistak, Gernika Jai-Alai baita Juan Antonion partidu gehien jokatu dituen lekua. 
Pilotari biek dute eskarmentu handia hemengoaz eta Itsasoz bestaldekoaz, AEBko frontoietan ere lehiatu bait dira. Nola nahi ezberdina izan da garaia eta belaunaldia, eta egun errezagoa da kilometro askora egonda ere etxekoekin eta lagunekin harremanetan jarraitzea.
Zubiak podcasta FLM-k ekoitzi du EITB Podkasterako.