Look for any podcast host, guest or anyone

Listen

Description

Etxe ondoan, Tolosako berdura plazan egin du zita Jabi Riverok eta hara hurbildu da Hilario Arbelaitz, eta non hobeto bertako elikagaiak goratzeko helburua duten bi sukaldari handi elkartzeko!
Erretiroa hartu berria da Hilario, lanaren fruituak diren sariak irabazten Jabi; biak aparretan... Oiartzuarrak Amarekin ikasi zuen, Jabik "Ama" jarri zion Tolosan gidatzen duen jatetxeari eta agian ez da kasualitatea. Izan ere biek begiratu dute atzera Euskal sukaldaritzan aurrera egiteko garaian. "Ez ahaztu lehengoa" errepikatzen du Hilariok eta arretaz entzuten dio Jabik, prest dago trasmisioaren zubian sartu eta lekukoari heltzeko. 

Zubiak podcasta, FMK-ek ekoitzi du EITB Podkasterako.