
AMONAREN IPUINA. Gure amonak guri ipuinak kontatzen zizkigun beti, baina oso ondo gogoratzen dudan ipuina neska negartiarena da. Neska negarti hori gauetan agertzen zen.
Behin, neska bat aitona-amonekin etxean zegoela, kalera atera nahi zuen jolastera, baina aiton-amonek ez zuten bakarrik kalera ateratzen uzten.
Egun batean, aitona-amonak konturatu gabe, kalera atera zen eta neska negartiarekin topatu zen. Horren ondorioz etxera bueltatzerakoan ez zen ondo sentitu eta gau osoa pasa zuen negarrez.
Aitona-amonek horrela ikustean ez zekiten zer egin. Egunak pasa ziren eta
pixkanaka-pixkanaka bere onera egin zuen eta sendatu zen, baina inoiz ez ez zen betiko neska izan eta harez geroztik ez zen bakarrik kalera atera.