Hiriko eta aldirietako kultur mugimenduaren eta bertako sortzaileen inguruko magazina. Ion Olano Carlos esatariak egingo du "Bestalde: Donostiako kultur zaleen irratsaio mutantea". Hiriko kultur agenda oparoaren berri eman, eta horrekin batera, kultur ekosistema osatzen duten askotariko eragileei begira jarri eta haiei hitza ematea da asmoa, kulturzalearen ikuspegitik abiatuta betiere. Horretarako, alde batetik bestera mugituko den saio dinamikoa izango da Bestalde. Mutantea izango da, hain zuzen ere, etengabe aldatzen eta eraldatzen den kultur ekosistema jarraitu nahi duelako.