Sareko 'cookie'-ak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Webgune askotan 'cookie'-ak onartzeko eskatzen digute, baina zer dira? Zertarako balio dute? Amaia Igartua BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak eman dizkigu jakin beharreko gakoak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.