Listen

Description

Nostalgia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kultur industriak geroz eta gehiago erabiltzen du nostalgia, amu erakargarria baita. Itsaso Jauregi BERRIAko kazetariak eta Patricia Barron EHUko ikus-entzunezko eta publizitatearen irakasleak eman dizkigute gaiari buruzko gakoak.

Atal honen hasieran Ibil bedi taldearen Hiraeth abestia agertzen da. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.