Listen

Description

‘Lula Otsoa’, haurrentzako entzunezko ipuin serietan eta album ilustratuetan oinarritutako hezkuntza proiektua aurkeztu dute. Egitasmoaren audio serie osoa entzungai dago euskaraz eta liburu-bildumaren lehengo bi zenbakiak ere argitaratu dira. Lula Otsoa Euskal Herriko eta Euroeskualdeko eragileen arteko elkarlanari esker garatzen ari da. Ulu media, Sudurgorri Studio eta Gure Irratiaren arteko lankidetzatik sortutako audioak ditu abiapuntu: ahotsen, soinu giroen eta erritmo narratiboaren bidez haurren entzumena eta irudimena pizten dituen unibertso propioa.