Listen

Description

Hizkuntzek izenak dituzte, baita abizenak ere. Pertsona jakin batek era batean edo bestean ikusiko du hizkuntza bat, haren eskarmentu pertsonalaren arabera. Hona zenbait adibide:
New Yorketik itzuli berri, Ganten izan nintzen, Belgikan, bertan aurkezten baitzen nire bigarren nobela “Musche”, nederlanderara ekarria. Nobelako protagonistak, Robert Mussche idazleak, gerra garaian Bilbotik ihes egindako neskatila bat hartu zuen bere Ganteko etxean. Horixe da eleberrian kontatzen nuena. Zorionez, heroi txiki haren bizipenak bere hizkuntzan jarri dituzte orain.