Listen

Description

Bisitaria Bilbora badoa udan, sartu ahal izango da Arte Eder Museoara, eta aurkituko du bertan Goyaren hiru margolan berriki azalduak. Antonio Adan de Yarzaren, Maria Ramona Barbachano haren emaztearen eta Antonioren ama zen Bernarda Tavira-renak dira erretratuak. Lea ibaiertzeko Zubieta jauregi ederrean egon ziren eskegiak, gerra garaian erbestera atera ziren arte. 10. zenbakia zeraman egurrezko kutxa batean sartu zituzten mihiseak eta Parisera eraman zituzten. Asmoa zuen Euskal Gobernuak Pariseko Erakusketa Unibertsalean ikusgai jartzeko, Errepublikaren Pabilioian euskal arteak izan zuen gelan. Artelanak baina, ez zituzten atera kutxatik. Eta bertan izan ziren gordean.
Egun, hiru artelanak eta kutxa bera daude ikusgai Bilbon.