Astelehena, hilak 8. New York sartu da lehen fasean hiru hilabete eta gero. Kostata baina iritsi da eguna. Eta alkateak bertan behera utzi du George Floyd- en hilketaren ondorioz ezarri zuen etxeratze-agindua. Bi astez luzatu dira protestak.
Izan ere, jendea nazka eginda dago. Zenbat afroamerikar hil diren poliziaren eskuetan, debalde. Floyd ez da lehena izan. Luzea da katea. Gainera, Covid 19-aren krisiak areagotu egin du amorrua