Lehen denboraldi honetako lehen podcasta duzue hau. Mahai-inguru bat da AEBko Presidentearen agintaldi erdiko hauteskundeen emaitzak eta inplikazioak aztertzeko. Besteak beste, herrialdearen gainbehera politikoaz eta sozialaz aritu gara, sistema politikoaren izaera ez demokratikoaz eta hauteskunde-sistema aztertu dugu. Azkenik, hauteskunde emaitzek duten eragin mugatua aztertu dugu eta izan ditzakeen inplikazio geopolitikoak errepasatu ditugu. Partaideen artean Geopolitikaz ikerketa taldeko hiru politologo: Ander Aranburu, Gabirel Ezkurdia eta Asier Blas Mendoza.
Argitaratze data: 2022-11-22
Etorkizunean GZ Podcast kanalean argitaratuko da.
Webgunea: https://geopolitikaz.eus/
Twitter: @geopolitikaz
Telegrameko kanala: https://t.me/geopolitikaz
Sarrera eta agurraren musika/sintonia:
Obra: Lo Inexplorado
Música de https://www.fiftysounds.com/es/