Listen

Description

-Sumin-

Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni,

kontuz ibili nire bidean jartzearekin,

nahi dudan guztia egin dezaket nik,

ez du izango inoiz inork ni gelditzerik,

Hankaz gora jar dezaket mundu guztia,

nahi bezala itzali dezaket eguzkia,

ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak,

nire izena...

Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni,

jendea pozik ikusteak min ematen dit,

beldurra ta izua zabaltzen ditut nik,

ez dago nire izena entzun ez duenik,

Daukadan lagun bakarra iluntasuna,

eguna amaitzen denean ni naiz gauaren jauna,

nire eskuetan dauzkat hilkor denen biziak,

nire izena... Sumin!

Hankaz gora jar dezaket mundu guztia,

nahi bezala itzali dezaket eguzkia,

ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak,

ni naiz eta... Sumin