Listen

Description

urpekoBONBARDA #008


Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

Zortzigarren saio honetan, Chick Corea jazz piano joleari buruzko monografikoa osatu dugu, joan den otsailaren 9an zendu baitzen, minbiziak jota.

Chick Coreak ehundik gora lan grabatu ditu zazpi hamarkada luzeko ibilbideaen. Jazz fusioaren aitzindari, gizona 60ko hamarkadan nabarmendu zen, eta ibilbide oparoa izan du.

1998an Donostia Saria jaso zuen musikaria -9 aldiz jo zuen Jazzaldian- ezinbestekoa dugu XXI. mendean jazz musika ulertzeko.  "Miles Davisen musikagintzan giltza izan zen, eta abangoardiarik amorratuenarekin bat egin zuen. Jazz rock eta fusioaren oinarriak ezarri zituen jazzaren tradizioa aldarrikatzen zuen bitartean; akustikoan zein elektrikoan aritu zen nahierara, musika latindarrak eta flamenkoa hurbildu zituen estatubatuar jazzera. Arrisku musikal handiak hartzeko gai zen, baina era berean jazz musikan gehien saldu duen musikarietako bat da, hogeiren bat Grammy sari jasotakoa. Azken finean, gogoak ematen ziona egiten zuen, gehiago edo gutxiago asmatuta ere, beti bere nortasun musikal ikaragarriari fidel”. Horrela idatzi zuen Corea hil berritan Yahve M. de la Cavada jazz kritikari bilbotarrak El País egunkarian; saioa burutzeko oinarri izan dugun idatzia.


Omenaldia Return to Forever taldearekin emandako "La fiesta" entzunez abiatu dugu, Berria egunkarian Joserra Senperena musikariak izen berarekin idatzi zuen zutabea irakurri bitartean.

Musika klasikoa ere jorratu zuela-eta, Mozart jotzen ere entzun dugu Chick Corea saio hasieran, eta John Coltrane zein The Beatles berrirakurtzen bukaeran. Eta jakina, entzun dugu piano akustikoan zein elektrikoan ere, bakarka zein hirukote klasikoan, molde elektrikoan edo flamenkoz zipriztindutako doinuetan. 



★ Support this podcast on Patreon ★