Listen

Description

urpekoBONBARDA #038


Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

Hogeita hamazortzigarren saioan, ekainetik irailera bitarte Andoaingo Rock jaialdian, ez jaietan, Donostiako Jazzaldian eta Bartzelonan zuzenean entzun ahal izan ditugun taldeetako batzuk uhineratu ditugu, gainontzean eskas samarra izan dugun 2021eko udan.

Euskal Herriko rockzale andana Andoainen elkartu ahal izan ginela eta pozik, Rüdiger eta Audience taldeekin hasi dugu saioa, azken hauen "Tolesdurak" bikoitza aurkezten.

Folk doinuak izan ditugu nagusi, 20 urteko bidea ospatzen ari den Faltriqueira galiziar taldearekin, Kataluniako emakume musikariz osatutako Balkan Paradise Orchestra eta afrikar doinuak jorratzen dituen Bokanté egitasmo aberatsarekin, Snarky Puppy taldeko baxujole Michael Leaguek sortua Guadalupe Uharteetako Malika Tirolien kantariarekin.

Berriro etxera bueltan, bi talde gazte ere ezagutu ditugu, Jatabeko Sua eta Aguraingo Dupla.

Eta Donostiako Jazzaldian arreta jarrita, José James zein Makala eta Lidia Insaustiren egitasmo berria, Arima Soul, entzun ditugu, azken hauek Altxerrin jo baitzuten hirian jazz jaialdia zen egunetan.

Saioari bi omenaldirekin eman diogu bukaera. Bata Jazzaldikoa bertakoa, Giovanni Guidi piano jotzaile irudimentsuak Gato Barbieri saxofoi jole argentinarraren omenez joa, Ojos de Gato, eta bestea manouche jazzaren ordezkari Albert Bello katalanak, zeina Bartzelonako Blues jaialdian Big Dani Perez saxofoi jolearekin entzun genuen, Django Reinhardt zenari eskainia, Django Orchestra sortuta.



★ Support this podcast on Patreon ★