Listen

Description

urpekoBONBARDA #057


Zuzeu Podcastek aurkezten du:
Urpeko Bonbarda, Anartz Bilbao gidari duen musika saioa.

Berrogeita hamazazpigarren saioan, atzera begirakoa egingo dugu beste behin, eta orain mende erdiko lan gogoangarri batzuk aurkeztu, 1972ko uzta bikaina ahotan hartuta.

70eko hamarkadan soul eszenan ahots propioa agertu zuen Bill Whiterskantariarekin abiatu dugu saioa, eta sonoritatez hurbil zuen William S. Fisherteklatu jolearekin jarraitu, honek Herri Gogoa zigilutik jaso zuen mandatu bitxiarengan arreta jarrita: Euskal doinu tradizional batzuk molde sikodelikoan aurkeztu zituen, funk erritmoan -Elkar etxeak biniloan berrargitaratu duen “Akelarre sorta”-z mintzo gara-.

Soinu gogorragoetan eman zuen Black Sabbath laukoteak “Vol. 4” diskoa 1972an, eta The Allman Brothers Bandseikoteak “Eat a Peach”, Duane Allman zendu osteko lehena.

Orain mende erdi plazaratutako diskoan artetik bi nabarmentzen dira gehien: Neil Youngzaharraren “Harvest” batetik, eta David Bowie gogoratuaren “Ziggy Stardust” bestetik, harribitxiak biak ala biak.

60ko hamarkadan Garfunkelekin batera ezagutu genuen Paul Simon gitarra joleak bakarkako bigarren lan luzea plazaratu zuen 1972an, eta Cecilia kantari espainiarrak bere debut lan homonimoa. Gainontzeko hiru lanak Ingalaterratik datoz: Elton John izarraren “Honky Chateau”, Nick Drake madarikatuaren “Pink Moon”, eta Brasilgo diktadura militarretik ihesi zebilen Caetano Veloso itzaltsuaren “Transa” -portugesez ez ezik, ingelesez ere kantatua!-.

Falta diren guztietatik, bateren bat akordatuko da 1972koak direla Big Star-en debuta, Estitxuren bilduma edo Lou Reeden “Transformer” ere, gutxi batzuk aipatzearren; baina zaudete lasai, zaudete, bigarren atal bat ere izango dugu-eta.



★ Support this podcast on Patreon ★