Heldu da "Benetan zabiz?"eko bi neskek horrenbeste espero zuten atala eta gaia: tanatopraxia! Alorra aski ondo ezagutzen du Andoni Andueza tanatopraktoreak eta lanbidearen inguruko informazio guztia eman die.Zer da tanatopraxia? Nola zaintzen dira gorpuak? Zein da tanatopraktorearen lana? Tanatopraxia eta tanatoestetika gauza bera dira? Zeintzuk dira hilotzen inguruko kuriositateak? Hildakoekin lan egiteak esperientzia paranormalen bat bizitzera eraman du? Ez galdu "Benetan zabiz?"!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.