Listen

Description

Bertsolaria, kazetaria, Euskal Herriko aurpegi ezaguna… Onintza, Malen eta Aitziber, modu desberdinetan jendaurreko esposizioak eragin dizkien albo-kalteen inguruan aritu dira. Hortaz eta emakumeok segurutzat sentitzen ditugun espazioen garrantziaz, gaia bertsolaritzara ekarrita, batez ere.Haurdunaldia ere mintzagai izan dute eta horren inguruko tabuak, erromantizazioa eta haurdunaldiaren errealitate askotan gordina normalizatzeko beharraz. Maria Blanco, munduko kolaboratzaile onena ere hurbildu da solasaldira. Gaztetako konplexu fisikoek utzitako arrastoaz eta intseguritateez aritu da."En mi cono y en mi mono" Enbeitak diputatu zela Espainiako Kongresuan behin esan zuen esaldiaren harira, emakumeok horren debekatua dugun oldarkeriaren inguruan hitz egin dute: Zergatik dago gizartean gaizki ikusia emakumeak oldartu eta borrokan hastea? Pairatzen duten indarkeria fisiko edo berbalaren aurrean, biolentzia gehiagorekin erantzungo balute, zer? Zergatik ukatzen zaie aiurri txarreko neskei haserrearen emozioa?