Euskadunak bitan banatzen dira gabonetan: gabonen maitale direnak eta grinchak. Aitziberrek eta Maialenek Danel eta Eneko gonbidatu dituzte Benetan zabiz?-en atal honetara. Zer aldetan kokatzen ote dira?Gabonak gogoko ditugu? Zer oroitzapen dugu haur gineneko gabonetatik? Zeintzuk ziren opari tipikoenak? Familiarekin elkartzea maite dugu edo ez? Nola igarotzen ditugu "zoriontsuak" beharko luketen jai egun horiek? Deskubritu eguberrien maitale zaren edo ez."Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.