Iritsi da "Benetan zabiz?" podcastaren 2023. urteko azken atala! Nolakoa izan da urtea Malen eta Aitziberrentzat? Podcastari lotutako gertaerak eta anekdotak errepasatu dituzte, eta pertsonalki nola dauden kontatu digute. Nola sentitzen dira orain, urte berria datorren honetan? Zeintzuk izango dira haien erronkak? Zerbait aldatu nahi al dute? Urte berriak bizimodu berria dakar?Maria Blanco kolaboratzailea izan da atalaren bigarren zatian, berak ere Benetan zabiz?-en urtea maitasunez agurtu dezan. Oihane Alonso teknikaria ere agertu da atalaren azken unean topa egitera! 2023a ezin hobeto agurtzeko, kanpaikadak ospatu eta mahatsak jan dituzte laurek!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.