Hogei urteen bueltan dabiltzan gazteek ondo ezagutzen dute Kike Amonarriz Mihiluzeren bidez. Lehiaketako aurkezle izandakoa, euskararen gurutzat daukagu eta euskararen gaiari lotuta galdera ugari egin dizkiote Aitziberrek eta Malenek. Euskararen egoera, gazteen ardura, hedabideak, euskalkiak eta batua…Zein da gaur egungo euskararen erabilerarenganako bere iritzia? Euskara batuaren aldekoa da? Hedabideetan euskalkien erabileraren alde edo kontra? Zer moduz dago bera? Zertan dabil? Inporta zaio Antton Telleriak Mihiluzeko lekukoa hartu izana? Mihia luze izaten trebatuko da?Ez galdu Benetan zabiz?-en atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.