Hiru pelotarirekin batera kantxan eta txantxan aritu badira ere, kantxan jolasean jarraitzeko gogotsu dabiltza Malen eta Aitziber, eta atal honetan zesta puntaz arituko dira!Malenek gertuko gaia du eta zertxobait badaki, Aitziberrek ordea ez daki ezer kirolaz. Horretarako, Jai-alai zer den erakustera etorri da Xabier Barandika zestalari profesionala Benetan zabiz?-eko txokora!Antzekoak al dira pelota eta zesta punta? Diziplina prekarioa da? Belauneko lesioaren ondorioz laneko baja hartu behar izatea nola eraman du? Nola sentitzen da jokatu gabeko hilabete hauetan? Posible da zesta puntan lehiatzearekin sortzen den diruarekin bizirautea? Zesta punta gehiago baloratzen al da Ameriketan? Zer famatu ezagutzeko aukera izan zuen Miamin? Gainera, benetako zesta izan dute estudioan eta Gernikarrak eskuan nola jarri erakutsi die!"Benetan zabiz?" galduko duzula?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.