Listen

Description

Txopet musika talde bilbotarra "Benetan zabiz?" podkasteko atal honetan! Donosti Vs Bilbo beef-arekin jarraitzeko indarrarekin iritsi dira estudiora bi bizkaitarrak. Bilbotarren kontuez aritu dira lau gazteak eta iruzurgilearen sindromearen gaia hainbatetan aipatu dute. Sekulako gazta tarta ekarri dute Txopeteko Inigo eta Andonik eta atala grabatu bitartean dastatu dute!Zein da hobea, Bilbo edo Donosti? Zer dauka Bilbok ona? Zein da haien erromatar inperioa? Iruzurgilearen sindromea sarri sentitzen dute? Txopet taldearen ibilbidea eta protagonistak ezagutu nahi badituzu, ez galdu atala. Sinpatikoegiak dira!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.