Listen

Description

Uda atzean utzita, errutina berriak, ardura eta helburu berriak, esperientzia berriak eta abar datoz. Askorentzat dena da berria. Hasiera desberdinak aipatuz, nolakoak izan ziren eskolako aurreneko egunak? Unibertsitateko lehen eguna? Lan berrian hastea? Oroimena jarri dute marxan! Argi dago hasiera hitzak anekdota ugari dakartzala berekin, onak zein txarrak. Txikitako kontuak mahaigaineratu dituzte, nola bizi izan zuten DBH? Zeintzuk ziren haien txikitako ardurak? Zein izaten zen beraien hamaiketakoa?Amaitzeko, atala grabatu aurretik gertatu zaien sekretu fantasiosoa kontatu digute. Telecincoko zein famatu ikusi dute kafetegian? Denboraldi berrira etortzeko konbentzitu ote dute? Ez galdu atala."Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.