Listen

Description

Pello Reparaz "Benetan zabiz?" ataleko gonbidatua!Sakanako hirugarren izarrak (lehenengoa Aitziber da eta bigarrena Joseba Ezkurdia) badu zer kontatu eta gai hauei buruz aritu da podcasteko bi neskekin batera: bere musika ibilbidea, Vendetta, Arbizu bezalako herri txikian bizitzea, "AAZTIYEN" lan berria, Sakanarekiko sentimendua… ez pentsa ordea, solasaldi osoa musikaren inguruan izan dutenik! Kotilleoa eta parranda ere badira tartean eta Pelloren emozio zein sentimenduek ere lekua izan dute.Presioa sentitu du sekula Pellok? Zer dio egin dizkioten memeen inguruan? Ba al daki jende askoren crusha dela? Gorrotatua edo maitatua da? Denetarik!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.