Olaia Inziarte Benetan zabiz?-en!Oronozko abeslari arrakastatsuak gogotsu hartu du mahaingurua, entzulea baita. Aitziberrek eta Malenek podcastera gonbidatzen duten laugarren nafarra da eta gazteak bihotza zabaldu die. Zaurgarritasuna, adeitasuna, norberarentzat denbora hartzea… bizitza sentimendu eta emozioen zurrunbiloa da askotan!Inziarteren sekretu intimoak eta beldurrak ere ezagutu dituzte: Zer gertatzen zaio apoekin? Lanaren produktibitateak, denbora gutxian lortutako arrakastak, segituan artista ezagun bihurtzeak eta iritzien tsunamia kudeatu behar izateak, nola eragin diote? Deskantsua beharrezkoa da? Noiz komeni da gelditzea? Nola gestionatu produktibitatea eta presioa? Zer dio autoestimuaz?Solasaldi gizatiarra bezain dibertigarria izan da! Kotilleo ugari eta Hofe bezalako beste euskal artista batzuk gogoan izan dituzte. Egia da abesti bat osorik kopiatu zuela?"Benetan zabiz" galduko duzula?"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.