Gazteako esatari ezagunak bigarren aldiz gonbidatu dituzte Malen eta Aitziberrek podcastera! Ainhoa Vitoria eta Jon Gotzon Aldaparena oso begiko dituzte Benetan zabiz?-eko neskek eta eguneroko kontuez hitz egitera gonbidatu dituzte. Dibertsioa, umorea eta barre askoren artean zalantza hauek argitu dituzte: Nola elkar ezagutu zuten laurek? Zein izan zen lehen inpresioa? Zer pasa zitzaien Junkal de Jakarekin?Jongiren "Las molesta" esamoldea azken ataletan askotan aipatu izan dute eta horren harira "Zerk molestatzen dizu?" galderari erantzun dio bakoitzak.Ez galdu algaraz beteriko atala!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.