Benetaz zabiz?-en atal honetan kotilleo eta saltsa ugari!"El Conquistador del Fin del Mundo", Euskal Herriko errealiti arrakastatsuenari buruzko galdera guztiak erantzutera etorri dira Oizeder Mayo eta Isma Pereira. Debateetan eta sare sozialetan aurpegi ezagunak izateaz gain, programaren barrunbeak inork baino hobeto ezagutzen dituzte, eta gure bi kazetari saltserek dena jakin nahi dute.Nolakoak dira kasting prozesuak? Zein da bilatzen duten profila? Segurua al da programa honetan parte hartzea? Nola prestatzen dituzte probak? Nork diseinatzen ditu? Urteen poderioz, saioa, errealiti bihurtu da? Gogorra al da lan taldearen jarduna? Arrotza egiten zaigu euskaldunak gazteleraz entzutea? Zer gertatu da RTVE kateko edizioarekin? Zer gertatzen da kameren atzean eta hotelean? Edizio honetako partaideren bat liatuta dago? Egia al da narkotrafikatzaile batzuen tiroketa ikusi zutela? Eta mafien kontuarekin zer?Ez galdu orain arteko atalik saltseroena!"Benetan zabiz?" podcasta Aitziber Grados eta Malen Altunak gidatzen duten podcast gazte eta lotsagabea da, umoretik entretenimendurako sortua.